Orientazio azoka ospatu ezinik, ikasleen orientazio akademikorako jardunaldia burutu dugu
Ohiko orientazio akademiko eta profesionalerako azoka ospatu ezinik, berton eskaintzen den informazioa eta esperientzia trukaketarako bilgunea berrasmatu dugu aurten Laudio Ikastolan.
Batxilergoko 2. mailako ikasleak izan dira esperientziaren ardatza eta horretarako unibertsitate zein lanbide-heziketa alorrean jorratu ditzaketen aukeren berri emateko ekimen ezberdinak garatzen ari gara.
Izan ere Ikastolan aritutako gazteen ahotik, lehen pertsonan, ibilbide akademiko ezberdinen berri izateko jardunaldia burutu berri dugu otsailak 26an. Ezagutza arlo ezberdinetan ikasten dabiltzan eta dagoeneko lan munduan hasi diren ikasle ohi taldea hurbildu da Ikastolara horretarako, ikasleei beraien etorkizun akademikoaz hausnartzeko aukera eskainiz.
Zientziak, hizkuntza, osasungintza eta bestelako ezagutzatako esperientziak partekatu dituzte hurbildutako ikasle ohiek: Ruben Sanchez, Gizarte Integrazioa; Julen del Arco eta Arene Errazti Ingenieritza adar ezberdinetan; Ainhoa Comas, Fisika; Iraia Aspuru, Diseinua; Oier Frias, Biologia; Arantza Muguruza, Bioteknologia ikerkuntza; Amaia Sierra, Erizaintza; Uxue Chamorro, Fisioterapia; Iratxe Letona, psikologia; Itziar Benito, Neuropsikologia; Leire Urrutia, Albaitaritza; Koro Arregi, Leinn; Leire Olabarria, Zuzenbidea/EAZ; Igoa Roji, Gizarte Hezkuntza; Idurre Mendibil, Harreman Internazionalak; Sashel Calderon, Ingeles filologia; Unai Galdos, magisteritza; Ander Ganzabal, IVEF; Julen Ibarrondo, Historia; Laida Gondra, Soziologia.
Unibertsitate eta lanbide-heziketa zentroen informazioa
Ikasle ohiekin burututako jardunaldiarekin batera, unibertsitate eta lanbide-heziketa ikastetxe ezberdinetako informazioa jasotzeko on-line eta aurrez aurreko saio programaketa gauzatzen ari gara. Unibertsitateei dagokienez Mondragon, Deustu, Creanavarra, Nafarroako Unibertsitatea eta BAM magisteritza eskolarekin izan da hartu-emana, lanbide-heziketa ikastetxeak berriz, Laudioalde, Ikastolen Elkartea eta Egibide gerturako dira.
DBH4rako egokitzapena
Ekimenak DBH4ko ikasleei zuzendutako egokitzapena izango du ikasturtean zehar, DBH amaitzera doazen ikasleen interes eta beharretara egokitutako.