"Non jaio, hala bizi" hausnarketa burutu dute LH6n

Lehen Hezkuntzako ikasleek “Non jaio, hala bizi” unitate didaktikoa landu berri dute. Bertan Senegal eta Euskal Herriko bizi baldintzen arteko alderaketa egitea proposatu zaie.
Euskal Herriko egoeraz jabetzeko, gure inguruko Hezkuntza, Osasungintza eta bestelako zerbitzuetako guraso aditu edo profesionalak gonbidatu dituzte. Eider, Ainhoa eta Jon izan ditugu Ikastolan ikasleen galderak erantzuten eta jakinmina pizten eta asetzen. Orain, bizi duten errealitateaz jabetuta, beste herrialde batekoarekin, Senegalekin, alderatuko dute.