ORDEZKAPENETARAKO LAN-POLTSAREN BERRIZTAPENA

Laudio Ikastolak ordezkapenetarako lan-poltsa berritzeko aparteko deialdia zabaldu du. Interesdunek lan-poltsa atala zabalik dute une oro Ikastolaren web orrialdean: www.laudioikastola.eus.

Ikastolako lanpostu guztietarako ordezkapen-zerrendatan izena emateko aukera azaltzen da berton.Izan ere, bizi dugun egoeraren ondorioz ondorengo lanpostuetan azaldu da premia handiena:

  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak: zientzia eta hizkuntza arloetarako gradudunak eta  pedagogia edo psikopedagogian gradudunak bereziki.

  • Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutikoa

  • Jantoki zerbitzua: Sukaldariak zein zaintzaileak

  • Garbiketa pertsonala

  • Etxezaina