LEHEN HEZKUNTZAKO INGELESA IRAKASLE LANPOSTUA

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzako ingelesa arloko irakaslea behar du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

Lehen Hezkuntzan ingelesa arloa eman ahal izateko behar besteko titulazioa

EGA edo titulazio baliokidea.

Bestetik hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.

Interesatuek curriculuma helarazi  Laudio Ikastolaren web orrialdeko lan-poltsa atalaren bidez irailaren 13a baino lehen.

ORDEZKAPEN ZERRENDAK

Ikastolako gainerako lanpostuetarako ordezkapen zerrendak ere, irakasle zein ez irakasleenak, zabalik daude www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalean.

Etiketak: