0-18 URTE BITARTEKO HEZKUNTZA ESKAINTZA

LAUDIO IKASTOLA IKASTETXE INTEGRAL BAT DA, HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOTIK BATXILERGORAINOKO HEZIKETA IBILBIDEA ESKAINTZEN DUENA. HORREK ESAN NAHI DU LAU HILABETEEKIN HASTEN DEN HAUR BATEK 18 URTEREKIN AMAI DEZAKEELA ESKOLATZE ALDIA, BATXILERGOA EGIN ETA GERO.

Honek, noski, abantaila asko ditu: Hezkuntza Proiektuaren koherentzia ziurtatzen da, hezkuntzaren xedeak, baloreak eta metodologia bat datoz; etapa desberdinetan zehar ikasleak izango dituen tutore eta irakasleen arteko koordinazioa errazten da eta ikaslearen jarraipen egokia bermatzen da. Gainera, haurrak txikitatik egin dituen lagunekin harremanak sakontzeko aukera izango du, garapen afektibo-emozionalerako oso egokia dena.

Hau guztia ez da soilik ikastolako esparruan garatzen, ikastolatik kanpo ere heziketa integral honek jarraitzen du ibilaldi eta barnetegiei esker. Ikasturtero ikastolatik kanpo burutzen ditugun ekintzak dira. Hauek gelan landutako edukiekin bat egiten dute eta baita ikastolako helburuekin ere.