2013ko obrak
Oporretan zehar hainbat hobekuntza lan burutu ditugu ikastolan. Besteak beste, Laudio Txikin teilatua berritu dugu eta barruko patioa aulkiak utzi ahal izateko egokitu da estalki batez.
Bigarren Hezkuntzako kiroldegiko aldagelak eraberritu ditugu eta frontoiko hormak luzitu eta margotu ditugu. Lehen Hezkuntzan azkenik ikasle txikienen sarrerako lurra eta jolastokiaren zati bat berritu da.