nabarmendua

Lehen Hezkuntzako jantokiak ordutegia egokitzeko aukera eskaini du

    Ikasturteko lehenengo 3 asteetan, irailaren 27a arte, goizeko jarduera izango dugu  Lehen Hezkuntzan.

 

Iraileko menua


Jantoki zerbitzuak irailerako menuak argitaratu ditu.

GARRAIO ZERBITZUAK GELTOKI ESKAINTZA BERRIA EGINGO DU LAUDIO ETA ARAKALDON

    Ikastolak garraio zerbitzuaren  ibilbideen moldaketa aztertu du erabiltzaile kopurua handitzeko asmoz.

    Egitasmoaren ondorioz, Arakaldo herrian eta, Laudioko Anbulatorioan, Gardean, Eroskin, Baias- Zumalakarregi gurutzadan eta Plazan geltoki berriak sortuko dira.

Lehen Hezkuntzako 3. mailak Txinari buruzko ikuskizuna eskaini du

“NI JAU”:
Yongzhu eta Mei Li gara, hirugarren mailako haurrak. Nahiz eta txinatar txontxongiloen itxura hartu, ahotsa Alaitz eta Aitzolek utzi digute (beraiek etxetxo barruan daude).

Heldu da oilaloka Ikastolara!

Haur Hezkuntzako lorategiak behin baino gehiagotan izan ditu biztanle berezi eta kuttunak eta aurten ere lortu dugu oilaloka dotore bezain zintzoa.
Gure algarek aztoratu eta txitatzeari utziko ote zion beldur ginen, baina ez da horrelakorik gertatu eta ekainaren bost aldera arrautzak kraskatzen hasiko dira eta gu hor ibiliko gara prozesu guztia behatzen.

LAN IKUSGARRIA EGIN DUTE 5 URTEKOEK GORPUTZA GAIA LANTZEKO

Haur Hezkuntzako 5 urteko mailan ""GORPUTZA" gaia landu dugu azken hilabetean eta benetan diogu gustura aritu garela, asko ikasi dugula eta zuek ikusteko moduko zerbait ere sortu dugula. Hasteko gure gurasoek sekulako lana egin dute gu jaio ginen eguneko gora beherak kontatzen ETA GEHIENAK EUSKARAZ GAINERA!!! benetan TXAPELDUNAK izan direla esan dute andereñoek. Guk ere, dagoeneko, gauza asko dakigu gure gorputzari buruz. Andereñoak ere lagundu digu informazio gehiago bilatzen .... eta honekin guztiarekin lan handia egin dugu: informazioa bilatzen, partekatzen, eztabaidatzen, ... Orain pasabide eta eskailerak dotore-dotore jarri ditugu guk egindako lanekin eta sartzen diren guztiak begira-begira gelditzen dira (uste dugu txundituta gelditzen direlako dela)

AESLEME elkarteak istripuen ondorioei buruzko hitzaldia eskaini die Batxilergo 1. mailako ikasleei

Batxilergo 1.mailako ikasleok paraplegikoei eta tetraplegikoei buruzko hitzaldi bat izan dugu AESLEME elkartearen eskutik apirilaren 12an. Gehien harritu gaituena zera da: gure bizitzaren edozein momentutan gaur hitzaldian entzundako eta ikusitako egoerak gertatu ahal zaizkigula.

LHko 2. mailako ikasleak Aiaraldea irratiko esatari aritu dira

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek Aiaraldea Komunikazio Leihoa bisitatu zuten maiatzaren 7an. Gelan komunikabideak ikasten ari direla-eta, Aiaraldea Irratiak Laudion duen egoitzara hurbildu ziren. Gela bakoitzak irratsaio bana grabatu du: Mihian kili-kili eta Udaberriko loreak. Besteak beste, albisteak, olerkiak, aho korapiloak eta txisteak kontatu dituzte. Saioak entzuteko, egin klik izenburuen gainean.

garraio zerbitzua

garraio zerbitzuaren funtzionamendua

udalekuak

Ikastolen Elkartearen udako aisialdi eskaintzako Surf udalekuan izena emateko epea luzatu dute uztailaren 14etik 20ra bitarteko txandan. DBHko 3. Eta 4. mailako ikasleek maiatzaren 29a bitartean izena eman ahal izango dute ekintzan 943369637 telefonora deituz. Informazio gehiagorako hona hemen ekintza honi buruz sareratutako bideoa : http://vimeo.com/46763844#

Páginas

Subscribe to RSS - nabarmendua