EUSKARALDIA: #1 Jolastu etxean, jokatu Euskaraldia!
#1 Jolastu etxean, jokatu Euskaraldia!
Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!
Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!
- Jolasak.eu. Jolas sorta
- On-line jolasak. Azkue Fundazioa
- Euskal tribiala. Azkue Fundazioa
- Etxean goxo. UEMAk egindako bilketa
- Partxis-a baino gehiago. Barakaldo euskaraz
- Plazan Bazan. Tokikom
- Ikusbera
- Umeekin jolasteko hainbat bilduma. Berria-ren bilketa
- Atopia. Rol jokoa (Zuzeutik jasoa)
- Egunean behin
Marraztu EUSKARALDIKO puntu bat nahi duzun kolore eta tamainan
Atera familia-argazkia puntuarekin. Argazkia atera eta partekatu sare sozialetan. Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!
Eta ez ahaztu: jarri puntua zure balkoi edo leihoan.
Bidali zure argazki eta bideoak sorrmenariso@laudioikastola.eus helbidera Laudio Ikastolako argazki sorta osatu dezagun!