AIARA ESKUALDEA EZAGUTZEKO TXANGOA EGIN DUTE LH4KOEK

Azaroaren 7an 4. mailako ikasleak gure eskualdea, Aiaraldea, ezagutzera joan ginen. Laudiotik hasi eta Aiaraldea osatzen dituzten herri guztietatik ibili ginen.

Lehenengo Okondotik pasa ginen eta sarreran dagoen artzainaren eskultura ikusi genuen. Ondoren, Aiaran barrena, Arespalditzara joan ginen, han Aiarako foru liburuaren omenez dagoen eskulturan argazki batzuk atera genituen eta herria oinez ezagutu genuen.

Jarraian, Kexaara joan ginen eta hango turismo bulegoa eta monumento historikoak bisitatu genituen,bertan, hainbat gauza ikusi eta ikasi genituen, Aiaratarren hilobia, eliza...eta oso ondo portatu ginenez, hango dorre altuenera igotzeko aukera izan genuen, zelako paisai ederra ikusi genuen!!

Kexaan hamaiketakoa jan ondoren, Artziniegara joan ginen hango museo etnografikoa bisitatzera, bertan antzinako lanbide eta bizimoduari buruz gauza asko ikasi genituen. Handik atera eta Artziniegako frontoian bazkaldu genuen.

Arratsaldean, Amurriora joan ginen eta hango Guk eskulturan argazkia atera genuen. Amurrion autobusean igo eta Laudiorantz abiatu ginen, bidetik Luiaondotik pasa ginen eta Malato zuhaitza autobusetik ikusi genuen.

Oso irteera polita izan zen, gure eskualdea gehiago ezagutu ahala geroz eta gehiago gustatzen zaigu eta guztioi gonbidatzen zaituztegu gure eskualdea bisitatzera, merezi du eta!

Bisita ezazu txangoko argazkiekin osatu dugun albuma: