Ikastolako udalekuek oporraldia Zuhatzan hasteko aukera eman dute
Aurten ere igaro da Zuhatzako uhartean antolatutako egonaldia. 5 egun, 4 gau, 94 partaide, 11 hezitzaile, hainbat espezialista, hamarnaka jolas, 2 kanpaleku, ehundaka kilometro joan-etorrian, bizipen berriak…
LH4tik DBH3ra bitarteko ikasleek parte hartu duten oraingo edizio honetan. Eta bertan egiten diren arraun, pedalo, windsurf, optimist eta piragua ur ekintzez gain, hezitzaile taldeak prestatutako ekintza ugari ere egin dituzte; matrikularen jolasa, kamisetak tintatu, puzzlearen jolasa, orientazio proba, irlari buelta… Primeran pasatu dute!
Ikasturteari amaiera emateko aukera paregabea! Zuhatza´24 gero eta gertuago badago ere, orain udaz gozatu!