Laudioko Kasinoa gelako lanen erakusleiho bihurtu dute DBHko ikasleek
DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Laudioko Kasinoa baliatu dute gelan prestatutako antzerki musikatuak eta irratsaioak taularatzeko.
Esperientzia aparta bilakatu da talde guztientzat, inguruak ikasleen motibaziorako erabakiorra izan delarik “zelako gozamena!! Hasieran, oso lotsati hasi gara baina azkenerako “beste bat, beste bat” ohiukatzen amaitu dugu. Denek hartu dugu parte, gure lana klasekide zein beste klasekoei erakusteko gogotsu” azaldu dute DBH1ekoek.
“DBH2ko ikasleok klasean prestatutako irratsaioak eskaini dizkiegu gure kideei. Entsaio-ordu asko pasa ditugu honetan, azkenean, irratsaio bat nola egiten den ikasi dugulako….baina musika-garai edo estilo ezberdinetako ezaugarriak ikasi eta batez ere entzun ditugu”