Ikastola koloreztatu dugu LGTBI+ fobiaren aurkako nazioarteko egunean
Maiatzaren 17a, LGTBI+ fobiaren aurkako eguna, gure sexualitatea era askean bizitzeko eskubideaz aritzeko baliatu dugu Ikastolan, bai eta sexu identitate aniztasunaren presentziaz eta aberastasunaz ere hausnartzeko.
Zer esan nahi du LGTBI+ osatzen duen hizki bakoitzak? Adierazpen horrek esanahi anitza dauka; lesbiana, gay, transexualak, bisexualak, intersexualak.... gero eta gehiago dira genero identitateak, gero eta anitzagoa da jendartea.
Zergatik ditu kolore horiek LGTBI+ "ikurrak"? Ikastolan, burututako ekintzen artean, sarrerako eskailerak margotu ditugu, egunero, ikastolara sartzean, presente izan dezagun inguruan orientazio afektibo-sexual ezberdinak ditugula. Egunero, heteroauaraua zalantzan jarri eta horretaz hausnartzeko. Haur Hezkuntzako sarrera ere ikasleek sortutako muralekin koloreztatu dugu.
Baliatu al dituzue familian jorratzeko eskainitako proposamen eta baliabideak?
Berrikusi HEMEN argitaratutako zirkularra.