Hezkidetza Hezkuntza ez formalean lantzeko saioa burutu dugu
Aisialdiko hezitzaileekin hezkuntza ez formalean ikuspegi hezkidetzailea lantzeko saioa burutu dugu Laudio Ikastolan.
Formakuntzan 30 lagunetik gora elkartu ginen: eskolaz kanpoko ekintzetan aritzen diren hezitzaileak, Zuhatzako udalekura joango den hezitzaile taldea eta monitoretza ikastaroa egiten ari diren batxilergoko ikasleak.
Hausnarketarako eta kontzientziaziorako saioa izan zen, betaurreko moreak jantzi eta etorkizun parekidea eraikitzeko estrategiak partekatzeko unea. Pedagogia feministarekin eraldaketarako gakoak eta gomendioak elkarbanatu genituen.
Zer hartu behar dugu kontuan programazio hezkidetzaile bat egiteko?
Zer behar du hezitzaile batek genero ikuspegia txertatu ahal izateko?
Nola banatu beharko genituzke rol eta zereginak sistema patriarkala erreproduzitzeari uzteko?
Nolakoak izan beharko lirateke gure arteko harreman eta elkarrizketak?
Oraindik badugulako zertan hobetu, segi dezagun etorkizuna morez janzteko baliabideak eskaintzen!