Araba Euskaraz kanta eta koreografia aurkeztu dituzte

Aurtengo Araba Euskarazerako kanta argitaratu berri du Lautada Ikastolak eta berarekin batera dantzarako koreografia ere prestatu dute. 
Hemen ditugu ikusgai:

Elkar-EKIN, Araba Euskaraz ospatzeko abestia

Koreografia

 

 

IKASTOLETAN DITUGUN MUSIKARIEN BILA!

Musika tresnaren bat jotzen duzu?
Araba Euskaraz egunean zure taldearekin jotzea gustatuko litzaizuke?
Ekainaren 11n kalejira batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
12etatik 13ak arte, Araba Euskarazeko ibilbidetik zehar jotzeko aukera izango duzue, zuen taldearekin edo beste musikari batzuekin.
Parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da. Idatzi email bat hurrengo helbide honetara: ngalar@assaikastola.net (Nekane). Zehaztu, mesedez, bolondresaren izena eta telefono zenbakia, jotzen duen musika tresna eta bakarrik edo taldean aurkeztu nahi duen. Taldeen kasuan zehaztu zuen taldearen izena, arduradunaren izena eta telefono zenbakia.
Maiatzaren azken astean parte-hartzaile guztiekin jarriko gara kontaktuan.
Animatu zaitezte!