Haur Danborradak Laudioko kaleak danborren hotsez bete ditu berriro
Iaz eguraldi kaxkarraren ondorioz, Haur Danborrada Aldai Plazako estalkiaren azpian burutu genuen. Aurten, ordea, eguraldi onak lagunduta eta ibilbide berria eginda gauzatu dugu Haur Danborrada.
Lamuza eta Latiorro eskolatako, La Milagrosa ikastetxeko eta Laudio Ikastolako partaideez gain, ohiturei jarraiki, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako haurrak ere izan genituen gurean. Guztira 500 bat lagun elkartu ginen Laudioko Herriko plazan danborren burrunba zabaltzen.
Eskerrik asko Haur Danborrada ahalbidetu duzuen danbor jole, sukaldari, zuzendari, antolatzaile eta laguntzaile guztiei, eta zelan ez, helduen batalloian parte hartu zenuten guztiei!