LH5eko ikasleek matematika txokoa eta musika emanaldiak landu dituzte
Ostiralero, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek matematika ohiko moduan landu beharrean gela bietako kideak batzen dituen dinamikan parte hartzen dute eta txoko ezberdinetan kokatzen diren Liveworksheet-ak, problemak, neurriak edo kalkulua lantzeko erronkak, pentsatekako jolasak... baliatzen dituzte. Oso gustura ari dira!
MUSIKA EMANALDIAK
Musika arloan “Uso Zuria” abestia txirulaz jotzen ikasi dute eta hain ondo ikasi dutenez, denek batera joz grabatzera animatu dira. Bi ahotsetan eta aldi berean jotako lehenengo abestia dela kontuan izanik, ikasle hauek artistak direla argi geratzen da.
LH5A
LH5B