Proiektu berriak garatzeari ekin diote berriro Lehen Hezuntzan
Pasa den ikasturteko bidea jarraiturik, aurten ere, hiru astez, Lehen Hezkuntzako ikasleak proiektu ezberdinetan buru belarri murgildut dira. Maila bakoitzak proiektu bat landu eta ikasleen konpetentziak, motibazioa, gizartearen errealitatea, lankidetza, parte hartze aktiboa eta pentsamendu kritikoa garatu ditu.
• 1. mailakoek “Kobazuloko altxorra” proiektua gauzatu dute. Ikasleak protagonista bihurtu eta modu ludiko baten aritu dira: haginez mozorrotu, aho erraldoi bati hortzak garbitu, “Perez Sagutxoaren” abestia abestu, haginlari baten bisita jaso, “lehiaketa bat” sortu… danetarik egin dute.
• 2. mailakoek “Zuk ikusi ez arren, beti hortxe gaude” proiektua gauzatu dute. Ikasleak artista bihurtu dira eta emozioak identifikatzen eta adierazten ibili dira artelan ezberdinen bitartez. Garunak eta emozioek duten harremana ulertu ondoren artista asko ezagutu dituzte eta emozioak adierazteko modu ezberdinak daudela ikusi ahal izan dute.
• 3. mailakoek “Zientzialariak gara” proiektua gauzatu dute. Zientzialari apartak izateko bidea ikasi dute. Laborategi baten, zentzumenak landu dituzte esperimentu eta tailer mordo burutuz. Eta hau dana, Blog baten islatu dute.
• 4. mailakoek “Lehen hala, orain hala gero, ez jakin nola!” proiektua gauzatu dute. Proiektu hunkigarri honetan, familia mota ezberdinen lanketa, ugalketa motak, haurdunaldi ezberdinak… landu dituzte. Ikasleek, “Nire bizitzako ipuina” izeneko bideo laburrak Canva programa erabiliz sortu dituzte. Eta bukaeran “Zinemaldia” antolatu dute arropa dotorea soinean bideoak ikusteko.
• 5. mailakoek “Ager edo desager, gu gabiz oker!” gauzatu dute. “Azken hiru asteetan ekosistemak eta hauen ezaugarriak behatzen, aztertzen eta barneratzen aritu dira. Proiektuari hasiera emateko Areto Nagusia ekosistema bilakatu zuten bertan pista joko bat eginez. Ondoren, beraien aurrezagutzak eta jakinminak martxan jarriz, zalantzen zakua bete eta hauek era kooperatiboan argitzen ibili dira. Ezagutzak barneratu ostean, talde bakoitzak ekosistema baten maketa, hormairudia eta ahozko azalpen bat prestatu behar izan du. Bukaerako produktu bezala, 1. mailko ikasleei erakusketa bat prestatu diete.
• 6. mailakoek “Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak” gauzatu dute. Proiektu honetan gorputz-aparatuak, organo eta sistema desberdinak landu dituzte eta ikasitakoa aplikatuz maketa ederrak burutu dituzte. Amaieran beste mailako ikasleekin azken produktua erakusketa baten bidez partekatu dute.
Hurrengo ikasturtean, gure metodologian urte pare hauetan ikasitako guztia txertatu eta integratu egingo dugu: unitate hasierako unea, dinamika berriak, ebaluazio teknikak ezberdinak eta bukaerako proiektua.