DBH2ko ikasleek mozorro lasterketa antolatu dute
DBH 2ko ikasleek mozorro lasterketa antolatu dute aurtengo barnetegira joan ahal izateko diru bilketa kanpainaren barruan.
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza izan da eta bertan 25 bat ikaslek hartu zuten parte bi kategoria desberdinetan, LH 1, 2 eta 3 batetik; eta bestetik, LH 4,5 eta 6ko ikasleak.
Aparteko giroa sortu zuten ikasleen artean eta antolatzaileen inplikazioa ikusirik, zalantzarik ez dago, ekintza askoz gehiago ere antolatuko dituztela. Animo eta jarrai dezagun euskaraz bizitzen!