16 ikasleohi hurbildu dira Orientazio astean beraien esperientzia partekatzera

Eguraldiak Batxilergoko ikasleei zuzendutako Orientazio astea korapilatu eta Unibertsitate eta Lanbide Heziketa ikastetxeak biltzen dituen Azoka atzeratzera behartu bagaitu ere, urteroko ikasle ohien topaketari eutsi eta hamasei gazte hurbildu dira Ikastolara berton ikasten amaitu eta gerora jorratu duten ibilbide akademiko eta profesionala partekatzera.

Aurtengo topaketara hurbildutakoak: Oier Urquijo, Ingeniaritza informatikoa; Julen Olabarria, Industria ingeniaritza fisikoa; Antton Castresana, Fisika; Iratxe Letona, Psikologia; Aimar Ibarrondo, Zuzenbidea; Maddi Sautua, Gizarte Hezkuntza; Alaitz Gomez Mendia, 3D Animazioa eta VFX; Beñat Sarralde, Hezkuntzako gradua; Malen Atxa, Itzulpengintza; Irati Ereño, Hizkuntza modernoak; Naroa Saez, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua; Eder Laparra, Historia; Julen Canterla, Gizarte integrazioa; Miren De la Flor, Laborategi kliniko eta biomedikoa; Mirari Bilbao, Medikuntza; Aimar Amondo, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua.