Batxilergoko ikasleek Orientazio Azokan parte hartuko dute

Laudio Ikastolak Ikasleen Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka ospatuko du urtarrilaren 18an.

Batxilergoko ikasleei zuzendutako ekintza honek hainbat Unibertsitate eta Lanbide Ikastetxeetako informazioa aurrez-aurre eskuratzeko aukera eskainiko du. 

Informazio guneak 15:30ean zabalduko dira, norberak behar duen informazio pertsonalizatua eta behar duen hizkuntzan eskuratzeko aukera emanez.

Informazio guneak eskainiko dituzten unibertsitateak: Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea , Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola eta EUNEIZ; Lanbide Heziketa Ikastetxeak: Ikastolen Elkartea, Laudioalde eta  Egibide.

Ekitaldia Batxilergoko guraso eta ikasleei zuzendutakoa izango da eta parte hartzeko aurretik izena eman beharko da ondorengo formularioa baliatuta: https://labur.eus/orientazioazoka2023.