Ikazkinak Lehen Hezkuntzara hurbildu dira Olentzero eta Mari Dominigiren bisita prestatzera
Laudio inguruko basoetan Olentzerorekin batera lanean diharduten ikazkin bi Ikastolara hurbildu dira Lehen Hezkuntzako ikasleen gutunak jasotzera. Opari banaketan laguntzen dien astoa eta guzti etorri ziren eta Ikastolako sarreran trikitilari talde batekin elkartu ondoren, ikasleek harrera bero-beroa eskaini zieten bertso eta abestiekin.
Neguko oporren atariko egunean, hilak 23an, Olentzero eta Mari Domingi Ikastolara gelatarako opariak banatzera etorriko direla iragarri zieten bai eta 24ko gauean, jakina, ikazkinen laguntzarekin etxez etxe ere arituko direla ziurtatu.