DBH3ko ikasleek eskualdeko nagusien egoitzak bisitatzeko proiektu komunitarioa osatu dute
DBH1en bezala aurten DBH3n Proiektu Komunitarioa arlo berria jarri dugu martxan Ikastolan. Arloaren helburua komunitateari edozein laguntza mota eskaintzea da. Kasu honetan, DBH3-ko ikasleek nagusien egoitzara joanez hirugarren adineko jendeari laguntzea erabaki dute beraiekin tartetxo batez egoteko.
Lanean hasi eta kide asko zirenez, haien proiektua Laudion antolatzeaz gain inguruko herrietara luzatu beharko luketelaz konturatu ziren, alegia, Okondo, Amurrio eta Orozkora.
Denbora kudeatzea erraza izan ez den arren, kide guztiek egoitzaren bat bisitatzea lortu egin dute. Egoitzan zer jarduera egin erabakitzeko zailtasunak izan dituzte, bertako pertsonen egoera eta dependientzia maila kontuan izanik. Eguraldia ez da ezta haien alde egon: eragozpenak izan dituzte, kanpoan burutuko ziren jarduerak aldatu behar izan zituztelako.
Aipatzekoa da ikasle gehienek ez zutela inoiz egoitza bat zapaldu, ezta hain dependentzia maila handia duen pertsona batekin erlazionatu. Eskertzekoa da egoitzako langileak jarri zuten interesa; adibidez Laudioko egoitzatik bi langile ikastolara etorri ziren, jakin beharreko guztia hitzaldi baten bidez azaltzeko. Horretaz gain, ikasleei bisita gidatu bat proposatu zieten Laudioko egoitza eta eguneko-zentroa ikusteko.
Egoitzara joatean, ekintza asko burutu ziren: bingora jolastu, paseoak eman, kartetara jolastu… Orokorrean, emaitza oso positiboak jaso izan dira ikasle eta egoitzen aldetik. “Niretzat esperientzia berri bat izan da, eta ez nuen espero hain gustora egon izana. Uste dut asko ikasi ahal dugula beraiengandik, eta haiek oso pozik jartzen dira gure adineko jendearekin denbora pasatzerakoan”- dio ikasle batek. Batzuk proiektu hau gehiago burutu beharko litzatekeela pentsatzen dute, garrantzitsua da nagusiekin denbora gehiago pasatzea.
Hain arrakastatsua eta aberatsa izan denez bizipena, bigarren hiruilekoan proiektuz aldatu arren, berriz bueltatzea pentsatzen ari dira gure ikasleak.