DBH3ko ikasleek Durangoko Azokako portaDA! lehiaketa irabazi dute
DBH3ko ikasleek Durangoko Azokak antolatzen duen portaDA! lehiaketa irabazi dute beraien kategorian. Hainbat lan aurkeztu zituzten lehiaketara eta ETSren “Zurekin batera” lanaren azalarekin egindako proposamenak eskuratu du saria. Azokan egondako musikarietako baten bisitaldia izango dugu Ikastolan sari moduan.
Pandemia garaian ikasle goizaren ordez sortutako ekimena da potaDA! lehiaketa. Eukarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen portadak gorputz atalak edota eguneroko objektuak erabilita birsortzeko erronkan oinarritutako lehiaketa abiatu zuen orduan Azokak. Arrakasta ikusirik, aurten ere ekimena mantendu dute.
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Ikasle Goizan egon dira
Pandemia aurreko ohiturari helduz, aurten Batxilergoko 2. mailako ikasleak Durangoko Azokako Ikasle Goizara hurbildu dira. Berton “Mauriziak ez dau inor hil” ikuskizuna ikusi eta Azokako gainerako kultur ezkaintza oparoa ere ezagutzeko izan dute.