Dozenaka lagun bildu dira Faktorian Esmara proiektua babesteko
Esmara Eguna antolatu zuten ostiralean Laudio Ikastolako Batxilergoko hainbat ikaslek Faktorian.
Sahararen alde garatu duten proiekturako dirua biltzea izan zen egitasmoaren funtsa. Emanaldi sorta antolatu zuten horretarako.
Matx bakarlaria eta Azkenak eta Gomi DJak igo ziren oholtzara, arratsalde zein gaua girotzeko. Horrez gain, bingoa eta zozketa ere egin zituzten.