Ikastolako familia ugari batu da Gau Beltzeko ospakizunetara
Ikastolako hainbat familia eta ikasle batu dira Laudion Aiaraldea Ekintzen faktoria, Basalarrina, Berbalagun, Bi Hotsak abesbatza, Itxarkundia dantza taldea, Kirikino aisialdi taldea, Kokoriko, La Milagrosa ikastetxeko guraso elkartea, Lamuza eskolako guraso elkartea, Latiorro ikastetxeko guraso elkartea, Sorginlarren eta Laudio Ikastolak antolatutako Gau Beltzeko programara.
Urriaren 31 iluntzean Lamuza parkean jendetza batu zen Gau Beltzeko beldurrezko ibilbidean parte hartzeko.
Ikastolan ere giroketa lan ederra izan dugu Haur eta Lehen Hezkuntzan.