50. urterreneko ekitaldiak ekainaren 10 eta 11n

Ekainaren 10 eta 11n Laudio Ikastolaren 50.urtemuga ospatzeko ekitaldia burutuko ditugu.

Ohiko ikasturte amaierako jaia Ikastolaren urtebetetze festa bihurtuko du ekainaren 10ean, ostirala, ikasle, familia eta langileekin, eta ekainaren 11n berriz, 50. urtemuga ospatzeko ekitaldi publikoa burutuko du.

EKAINAREN 10EAN IKASTURTE AMAIERAKO JAIA

Esan bezala, Ikastolaren urteroko ikasturte amaierako jaia ostiral arratsaldera egokituko dugu 50. urteurreneko ospakizunen hasiera bilakatuz. Goizean zehar, eskola ordutegian, jaia etapa guztietan abiatuko da eta 15:00etatik aurrera familia, ikasle eta familientzako programa zabalduko da adin ezberdinetarako ekintzak proposatuz. Tailer eta jolasetarako tartea egongo da eta 17:00etan Ikastolaren urtebetze jaia irudikatuko dute jaiara hurbildutako guztion artean. Jarraian DBHko gazteek prestatutako talen show, edo talentu-erakustaldia, izango da jai giroan.

EKAINAREN 11N 50. URTEMUGAKO EKITALDIA

Ekainaren 11n, larunbata, Ikastolaren 50. urtemuga ospatzeko ekitaldi nagusia burutuko dugu 13:00etan, 50 urte hauetan Ikastolaren Hezkuntza Komunitateko partaide sentitu diren guztiei irekia.

Egunaren programak Batxilergoko promozioaren agurra eta 30 urte bete duen promozioaren harrera ekitaldia ere bilduko ditu.

Eguerdi partean ikasle ohi eta langile eta langile ohien bazkaria burutuko da eta bazkalostean kantuan eta dantzan aritzeko tartea zabalduko da. 

BAZKARIA

Ikasle ohi eta langile eta langile ohien bazkarirako txartelak salgai egongo dira Laudio Ikastolan bertan eta Haitzulo, Araba Garagardotegian eta Azoka tabernatan, 20 euroan.

Laudiotik kanpokoen txartel eskaerak idazkaritzan bideratuko dituzte 94 672 67 37 telefonoa eta laudio@ikastola.eus helbideraren bidez.

Aiaraldea Ekintzen Faktoria arduratuko da otordua prestatzeaz, tokiko elikagai ekologikoak baliatuta. Bi menu mota izango dira aukeran, orojalea (barazki paella, oilaskoa eta jogurt postrea) eta beganoa (barazki paella, albirjinia gratinatuak eta mazedonia), bietan edari, kafe eta kopa barne. Txartel salmenta ekainaren 2ra arte egongo da zabalik.