Laudioko gazteek STEAM konpetentzietaz duten interes eta pertzepzioa aztertu ditu Elhuyarrek

DBH4ko ikasleak diren Magali Errezil eta Ibai Contreras Elhuyarrek egindako Laudio STEAM diagnosiaren emaitzen aurkezpen bideoan parte hartu dute.

Egitasmoak Laudioko gazteek STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matetimatika arloen ingelerazko akronimoa) konpetentziei buruz duten interesa eta pertzepzioa izan ditu aztergai. Horretarako herriko DBHko ikastetxeotako 14 eta 16  urte bitarteko 179 gazteren iritziak bildu dituzte.

Aiaraldea gaur atarian ikerketaren emaitzei buruzko albistea irakur daiteke: https://aiaraldea.eus/laudio/1647433808061-laudioko-gazteekin-egindako-steam-diagnostikoaren-ondorioak-aurkeztu-ditu-elhuyarrek