Ekintzez beteriko astea izan dute Lehen Hezkuntzan Euskararen eguna ospatzeko
Lehen Hezkuntzan ekintza ezberdinak egin dituzte Euskararen Nazioarteko Egunean eta bezperako egunetan. Eskulan ezberdinetan aritu dira, besteak beste, euskararen ibaia, euskararen haize-errota edo Euskararen inguruko hormairudiak. Airaldean sortutako Euskararen errotako abestia abestu eta dantzatu dute, baita Argitxoren bisita jaso eta sorpresa moduan, Ahobizi eta Belarriprest gurera etorri dira.
Abenduaren 3an euskararekin lotutako kamiseta eta laukidun zapiak jantzi dituzte eta euskara egunaren ardatz bihurtu dute. Izan ere, Laudio ikastolan euskara maite dugun guztiok, euskaraz bizi, euskaraz maitatu, euskaraz ikasi eta euskaraz komunikatu nahi dugu.