Haur Hezkuntzako ikasleek pozaren pozez ospatu dute Euskararen eguna
Haur Hezkuntzako ikasleak pozaren pozez ibili dira Argitxo Ikastolara Euskararen Nazioarteko Eguna iragartzera hurbildu zenetik. Geroztik gozoki eta pegatinak azaldu dira ezustean amantalatan eta Ahobizi eta Belarriprest hurbildu dira beraiekin batera jolastera. DBH4ko ikaskideak hurbildu dira jolas eta tailerrak partekatzera eta Iraia Pereiro ipuin kontalari aritu da “Nola dastatu ilargia” istorioarekin.
Gora Argitxo eta gora euskara!