Laudioko euskararen makila jaso du Laudio Ikastolak bere 50. urtemugan
Laudioko euskararen makila jaso zuen Laudio Ikastolak azaroaren 27an Aldai plazan burutu zen ekitaldian.
Pandemia dela eta, aurten ere ez da Euskararen jaia ospatu Laudion, baina iaz bezala berton burutzen den euskararen makilaren ekitaldia antolatu du herriko euskalgintzak euskara sustatzeko ahaleginak etenik izan ez dezan.
Euskararen makilak herriko eragileek euskalduntze prozesuan egindako ekarpenaren aitortza irudikatu nahi du eta aurtengoan Laudio Ikastolak jaso du ikasturte honetan ospatuko duen 50. urtemuga probestuz.
Ortuzar Yandiola familiak jaso zuen makila Ikastolako hezkuntza komunitate osoaren izenean, ikasturte honetan zehar ospatzen ari garen 50. urtemugarako aukeratutako leloa "Izan zirelako gara, garelako izango dira" irudikatuz.
Ikastolako bertsolari eta dantzari talde bat aritu zen ekitaldia girotzen eta Jimena Tombellek irakurri zuen Ikastolaren izenean makila eskertzeko mezua.
DANTZARIAK
https://www.facebook.com/100054567484842/videos/pcb.416693633492883/731494511142920
BERTSOLARIAK
https://www.facebook.com/100054567484842/videos/pcb.416693633492883/388702622999012
AGURRA
https://www.facebook.com/100054567484842/videos/pcb.416693633492883/628323478349434