Musika eta euskara uztartzeko erronka sorta abenduaren 3a iragartzeko

Euskaraz sortutako musika izango da abenduaren 3ko astean prestatutako joko-erronka sorta baten ardatza.

Egunero joko edo galdera-sorta bat proposatuko dugu Ikastolako sarreran.

Goizean har dezakezue txarteltxo bana eta hurrengo eguneko sarrera-ordura arte sar ditzakezue kutxa honetan zuen erantzunak.

Abenduaren 3an “Euskal musikaren ohorezko matrikula” banatuko dugu.