Ikastolako talde feministak hausnarketa eta kontzientziazioa sustatu ditu azaroaren 25ean

Laudio Ikastolako Talde Feministak ekimen-sorta bat antolatu du, azaroaren 25erako, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN EGUNerako, hausnarketa eta kontzientziazioa sustatzeko. 

DBH eta Batxilergoko geletan eraman dituzte aurrera, "Zer da feminismoa?", "Zer da Azaroak 25?" edota "Zein paper du emakumeak harreman heterosexual baten?" moduko galderak planteatuz. Era berean, eztabaida sustatzeko bi bideo ipini ondoren, txantxak eta mikromatxismoak ezberdintzeko dinamika egingo dute. 

Aurten sortu eta martxan jarritako taldeak gogotsu hasi du bere ibilbidea. Gaurko egun berezia aprobetxatuz ezagutzera eman dute beraien burua, baina ikasturtean zehar feminismoa eta berdintasuna ikustarazteko proposamen eta ekimenak aurrera eramateko plangintza sendoa dute.

Beraien ekimenekin bat egitera animatzen dugu pertsona oro. 

Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen!!!!"