DBH1eko ikasleek Arrankudiagako Magdalena aterperako txangoa egin dute

DBH 1eko ikasleak Arrankudiagako Magdalena aterpera joan dira. Ibilbidea irakasleez gain, Kepa Barañano idazle, hargin eta historialariak egin zuen beraiekin.

Ikastolatik abiatuta, Lusurbeilanda auzoko baserriak, Goikoganeko magaletako landaretza eta beste hainbat kontu aztertu zituzten aterperako bidean. Bertara iritsitakoan hamaiketakoa jan zuten, Agustinek ordurako aterpea berotu zien, beheko suarekin.

Ibilbidean zehar ariketak egiteaz gain, Oloteko elkartrukeari begira hango ikasleei bideo bat bidali zieten.

Txangoaren helburu nagusia, besteak beste, ikasleen arteko konfiantza lantzen jarraitzea izan da.