DBH3ko ikasleek Eusliderrak tailerrean parte hartu dute

DBHko 3. mailako ikasleak Eusliderrak tailerrean ari dira parte hartzen AEKren Haize ekimenaren eskutik.

Proposamenaren nondik norakoak ezagutzeko 3 lan saio burutu dituzte dagoeneko eta neguko oporren bueltan ekimenean aurrera egiteko gogoa agertzen duten bolondresek, eusliderrek, tailerraren bigarren fasean arituko dira.

eusLiderrak tailerra

Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra da Eusliderrak ekimena. Xede du baliabideak eta erraztasunak ematea, euskara gehiago erabiltzeko. Lantegia modu dibertigarrian bideratzen dute, parte-hartzaileen interesetara egokiturik eta unean uneko helburu lorgarriei eutsita.

Metodologia horren baitan, hizkuntza ohitura berriak sortzeko lanketa egiten dute gazteekin, hizkuntzekiko jarrerak lantzen dituzte, euskara eta beste hizkuntzekiko jarrerak, eraldaketa sustatzeko erremintak ematen dizkiete eta haien hizkuntza-lidergoa indartzen laguntzen dute.

Gazteei erakusten diete euskara leku gehiagotan erabil dezaketela, beraiek ere aukeratu dezaketela, eta horrek eragin positiboa daukala bestearengan, hau da, besteari ere erabiltzeko aukera edota ikasteko aukera ematen diogula.