Mikroipuin eta olerki lehiaketako sari banaketa burutu dugu

Hizkuntza mintegiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean antolatzen duen mikroipuin eta olerki lehiaketako sari banaketa burutu berri du.

Mikroipuin kategorian Illari Muñoz Liviak eta Iker Alonso Gonzalezek partekatu dute saria. Poesian berriz, Aimar Atxa Isasik jaso du saria.

Hemen dituzue saritutako lanak:
 

 

 

AGUR MAITEA, BETIRAKO

Malkoak nire aurpegitik jausten ziren etengabe, “Zergatik? Zergatik bera eta ez ni?”. Gehien maitatzen nuen pertsona mundu osoan orain lurpean zegoen eta bere bihotza ez zuen berriro taupadarik emango nirearekin batera. Ez nituen bere ezpainak nire ezpainen kontra berriro sentituko, ez nuen bere begietan distira hori berriro ikusiko, ez nituen berriro izango bere besoak nire gorputzaren inguruan… Bera joan zen, bakarrik utzi zidan mundu gris honetan eta ez zen bueltatuko.
Orain hilerrian negoen, bere hilobiaren aurrean ea zergatik utzi zidan bakarrik galdetzeko gogoekin, baina ezin nuen hitz egin, bakarrik negar egin. Azkenean joan nintzen nire zabela ikutzen “Agur maitea, betirako”

Illari Muñoz Livia

IKUSIKO DA

Bazen behin, gerraz betea zegoen herrialde bat, bertan monje shaolin bat bizi zen. Egun batean, ume batek hanka hautsi zuen, bere senideak oso pozik jarri ziren, gerrara joango ez zelako eta shaolin monjearengana joan ziren. Monjeak esan zuen: <Ikusiko da>.

Egun batzuk geroago, ezagutzen ez zuten gaixotasun bat, herria mehatxatzen ari zen. Familia, konponbide bila monje shaolinarengana joan zen, berak esan zien: <Ikusiko da>.

Gaizki bizi izandako bi egun ondoren, gizon aberats batek herriari gaixotasun arraro horren txertoa eman zien. Familia, oso pozik monje shaolinarengana joan zen, monjeak, lehor, esan zuen: <Ikusiko da…>

Iker Alonso Gonzalez

BIZIPOZAREN TXERTOA

Egun guztiak beltz,
bizitzeko gogorik?
Ziur nago ezetz.
Urte bat dagoeneko,
urte bat aurpegia estalita,
urte bat besarkadarik gabe,
urte bat barreak itzalita.
Hilabeteak arnastu gabe.
Asteak familia ikus ezinik
hurbildu bai, baina
arriskuan jarri barik.

Egunak argiz betetzen hasi dira,
baina ezin disfrutatu.
Beti leku berdinari bira.
Beti leku berberatik hasi
eta berdinera itzuli.
Bizipozaren txertoa,
beharrezkoa duguna
azkar etorri dadila.

Aimar Atxa Isusi