HITZALDIA: Espazioa hezkuntzaren zerbitzura

Laudio Ikastolak “Espazioa hezkuntzaren zerbitzura” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 26an, asteazkena, 18:00etan Laudioko Kultura Etxeko Arraño aretoan Aitor Axpe arkitektoaren eskutik.

Aretoak toki kopuru mugatua duenez, hitzaldian parte hartzeko gonbidapena eskatu beharko da aurretik ondorengo formularioan:

ERALDAKETA PEDAGOGIKOAREN ERRONKA

Laudio Ikastolan eraldaketa pedagogikoan murgildu gara azken ikasturteetan. Erronka horrek gure egunerokoaren hainbat eremutan berrikuntza nabariak eragin ditu eta ez dira ohiko jarduera pedagogikora mugatzen ari. Haur Hezkuntzan adibidez,  begi bistakoak dira eraldaketa horrek bul-tzatutako espazioen antolaketa eta erabilpen eredu berriak.

Izan ere eraldaketa Ikastolako hezkuntza etapa a zein zerbitzu guztietara zabaldu dugu eta Haur Hezkuntzan jorratzen hasitako bidea hezkuntza komunitate osoak parte hartzeko aukera bihurtzera goaz.

ESPAZIOA HEZKUNTZAREN ZERBITZURA

Prozesua abiatzeko, Aitor Axpe arkitektoa gonbidatu dugu espazioaren eta hezkun-tzaren arteko harremanari buruzko hausnarketa partekatzera.

Hitzaldian, Axpek hezkuntza-espazioak historian zehar, gaur egunera arte, izan duen bilakaera aurkeztuko digu, baita espazio horiek gure ikasleen garapenean eta hez-kuntzan duten garrantzia ere. Era berean, metodologia berriek eskatzen dituzten espazio arkitektonikoak azalduko ditu, ikasleak beren hezkuntzaren eta ikaskuntzaren benetako protagonista izan daitezen.

AITOR AXPE

Aitor Axpe arkitektoa eta Oskol arkitektura tailerreko kidea da. Arkitektura jendartea eraldatzeko tresna garrantzitsua dela jabetuta, hezkuntzari zerbitzu eman nahi izan diote azken urteetan, egun pil-pilean dauden pedagogia berritzaileek merezi eta behar duten espazioa lagun izan dezaten. Proiektu horien garapenean eta diseinuan garrantzitsua da ikastetxe bakoitzeko komunitatearen parte-hartzea. Proiektu integral baten baitan tailerrak, prestakuntza eta gaiari buruzko hitzaldiak eskaintzen dituzte.