Azoka solidarioa antolatu dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek azoka solidarioa antolatu dute “Hala jaio, hala bizi” gaiaren harira.

Pintxo salmenta abiatu dute ikastolako langileen artean eta lortutako dirua, 500 euro!  elikagaien bankura bideratu duten erosketa bat egiteko baliatu dute. Etxekoak proiektuan inplikatu dituzte pintxoak prestatzen laguntzen. Aldi berean salmenta oraingo egoerara egokitu behar izan dute, aurrez aurreko salmenta egin beharrean, posta elektronikoa erabili dute enkarguak aurretik jasotzeko.

“Lagundu diguzuen guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Familiei, izandako prestutasunagatik pintxoak egiten laguntzeko eta Ikastola osoko langileei egindako enkargu guztiengatik”, adierazi dute, “esperientza paregabea izan da benetan!”.