JUUL hauteskundeak eta liburu eguna ospatu ditugu
Juul hauteskundeak, ikasleen artean beraien liburu gogokoenak aukeratzeko bozketak, burutu ditugu Haur Hekuntzako 2. ziklotik DBHra bitarteko ikasleen artean. Haur Hezkuntzan irakasleek bildu dituzte bozkak gelaz gela. Lehen Hezkuntzatik aurrera berriz, etapa horretako 6. mailako ikasleak arduratu dira 6 eta 16 urte bitarteko ikaskideen liburu gogokoenak aukeratzeko bozkak biltzen.
Horretarako, LH6A gelak etapako esplanadan antolatu ditu bozketa mahaiak Lehen Hezkuntzakoetzat eta LH6B gelak Ikastolako sarreran jarritako mahaietan bildu ditu DBHko ikasleen bozkak. Bozka zenbaketa burutu ondoren etapa bakoitzeko emaitzak horma-irudi ikusgarrietan argitaratu dituzte.
Emaitzak etapaz etapa
Haur Hezkuntza
“Otsomaltzur” (Marisa Nuñez Alvarez; Txalaparta arg.)
“Bisitari bitxia” (Gracia Iglesias; Mezulari arg.)
“Orain ez Beñat” (David Mckee; Pamiela-Kalandraka arg.)
Lehen Hezkuntza
LH1 “Badauzkat nire zulotxoan…” (Alaine Agirre; Ikaselkar arg.)
LH2 “Max eta Mia bikingoekin” (Vita Dickinson; La Galera arg.)
LH3 “Maddiren amona influencerra” (Jasone Osoro; EITB arg.)
“Txano eta Oscar” (Santos Garcia; Xarpa books arg.)
LH4 “Onin eta basoko misterioa” (Ibon Martin; Travel Bug arg.)
LH5 “Gizajo baten egunkaria. Ihesaldia” (Jeff Kinney; Alberdania arg.)
LH6 “Onin eta Afrikarako bidaia” (Ibon Martin; Travel Bug arg.)
DBH
DBH1 “Londresen nago aitonarekin” (Joxe Mari Iturralde; Erein arg.)
“Labarreko itsasargia” (Ohiane Fernandez; Elkar arg.)
“Nur eta irlandar gnomoa” (Toti Martinez de Lezea; Erein arg.)
DBH2-3 “Ezekiel” (Jasone Osoro; Erein arg.)
DBH4 “Rita eta alkimistaren ametsa” (Mikel Valverde; Elkar arg.)
Ilustraitzaile gogokoenak
Lehen Hezkuntzan ilustraileak ere aukeratu dituzte mailaz maila, Irri Marra, Roser Calafell eta Alai Zubimendi hurrenez hurren LH1etik 3ra eta Emmanuel Montiel 4. mailatik 6.era.