Lan eskaintza

LANPOSTU DEIALDIA

1. Laudio Ikastolak DBHko teknologia eta plastika arloetako irakasle baten odezkapena betetzeko behar besteko titulazioa, ahal dela ingeniaritza, duen irakaslea behar du.

 Horrez gain, ondorengo titulazioak ere beharrezkoak izango dira:
· EGA edo titulazio baliokidea.
· Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP).

2. Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzako tutoretza baten ordezkapena betetzeko Gorputz Hezkuntza aipamena duen irakaslea behar du.

Hautagaien gainerako titulazio osagarriak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.
Interesdunek curriculuma helarazi  www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalera martxoaren 21 arte.

Etiquetas: