Laudio Txikin jolas librerako tailerra bihurtu dute Aratustea
Laudio Txikik proposamen berezia luzatu die Ikastolako Aratuste jaian bertoko familiei. Ikastola era berezian kanpotik eta barrutik apaindu eta haurrei Aratustearekin lotutako jolas librerako tailerra eskaini diete. Horrez gain, sarrera eta irteera orduetan familiekin batera photocall bat antolatu dute.