ORDEZKAPENETARAKO LAN-POLTSAREN BERRIZTAPENA
Laudio Ikastolak ordezkapenetarako lan-poltsa berritzeko aparteko deialdia zabaldu du. Interesdunek lan-poltsa atala zabalik dute une oro Ikastolaren web orrialdean: www.laudioikastola.eus.
Ikastolako lanpostu guztietarako ordezkapen-zerrendatan izena emateko aukera azaltzen da berton.Izan ere, bizi dugun egoeraren ondorioz ondorengo lanpostuetan azaldu da premia handiena:
-
Bigarren Hezkuntzako irakasleak: zientzia eta hizkuntza arloetarako gradudunak eta pedagogia edo psikopedagogian gradudunak bereziki.
-
Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutikoa
-
Jantoki zerbitzua: Sukaldariak zein zaintzaileak
-
Garbiketa pertsonala
-
Etxezaina