K@ntu k@ntari Aiaraldean eta Ikastolan
Faktoriak eta Kokorikok argitaratutako “K@ntu k@ntari Aiaraldean” kanta eta kondaira bilduman oinarrituta, Laudio Ikastolan adin guztietarako egokitutako proiektua gauzatzen ari gara.
Gure inguruko herrietako historia, geografia, ohitura eta kulturara hurbiltzeko aukera paregabea aprobetxatuz, proposamen ezberdinak jorratu ditugu etapa guztietan: eskualdea ezagutzeko erakusketak, mapak, kondairen irakurketak, artelanak…
Zikloka edo mailaka herri bakoitzaren kondaira ezagutu, abestia ikasi eta ekintza ezberdinak egin izan ditugu: kondairaren marrazkiak, aiaraldeko herrien maparen puzzlea osatu, google maps aplikazioarekin herrietara bidaiatu dugu…
Azkenengo astean Ikastola osoak Laudio herria landuko dugu. Lehen Hezkuntzan Kondaira ordenatu, Lezeagako sorgina apaindu eta guztiarekin muralak egin dituzte. Haur Hezkuntzan aldiz sorginen karetak prestatu dituzte bai eta abestiaren zatiarekin ere kanta antzeztu.
Irudi biltegi hau sortu dugu proiektuan ekoiztutako lan ezberdinak ezagutarazteko.